Gure herrian girotutako irakurgai honekin ederki pasatuko dugu, festa giroan, gainera!
"Herriko jaietako danborradan kantinera irten nahi du Markosek, ipuin honetako protagonistak. Baina ohituraz kanpo dago mutilak kantinera izatea, eta Markosek ahaleginak eta bi egin beharko ditu bere nahia betetzeko. Aldekoak eta kontrakoak izango ditu bere inguruan."
Patxi Zubizarreta ordiziarra dugu "Markos Kantinera" ipuin ederraren egilea.
